Bi gurpilekoa alboan lagata, bi hanken gainean amaitu zuten gehienek Txirrinka, maiatzaren 20tik 22ra Hego Euskal Herrian barna ibili zen bizikleta martxa. Azpiegitura txikitzaileen aurkako mobilizazioa izan da Txirrinka. Gizarte eredu baten aurkakoa, hortaz. Lurrari zauriak eragiten milioika euro gastatzeari utzi eta “elkarren zaintza jarri beharko litzateke bizi erdiaren erdigunean”, aldarrikatu zuten txirrinkalariek Angiozarren, AHTren obren muin-muinetik oso gertu. Abiadura moteleko bizimoduaren alde, “lurrarekiko menpekoak garela ahaztu gabe”.
Argazkia: Ekaitz Zilarmendi