Bizitza da handiena

Maiatzaren 29an milaka herritarrek lotu zuten Gipuzkoako Foru Aldundia Onkologikoarekin: erraustegia egitearen erantzule nagusia da lehena, eta dioxinen ondorioz minbiziak jotako herritarrak artatuko dituena bigarrena. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren kalkuluen arabera, 5.000 lagun behar ziren katea osatzeko, eta zati askotan hirukoiztu egin zen. Txirrinda buruan zihoazen bi haur hauek eraman zituzten erraustegiaren kontrako borroken ikur den haize-errota, eta Onkologikoan mediku baten emandako mezua. Aldundiaren aurrera iritsita irakurri zuen Xabier Mitxelena medikuak mezua: “Erraustegi baten inguruan bizi diren herritarrek malformazio, aborto, minbizi eta heriotza tasa altuagoak dituzte. Behin eta berriz ematen da, erraustegi zaharrekin eta baita erraustegi  modernoekin ere. Horregatik, profesional arduratsuak eta herritar kezkatuak garenez, zera eskatzen diegu agintariei: Lehenik, egia. Zintzotasunez joka dezatela. Onartu dezatela ikerketa hauek guztiak eginak daudela eta emaitzak horiek direla. Bigarrengoz, ardura printzipioa aplika dezatela. Kasu honetan, erraustegia ez  egitea.

Argazkia: Dani Blanco

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.