“Tronu Dema” telesailaren lehorreratze polemikoa

Game of Thrones edo Tronu Dema telesail ezagunak Zumaian grabatuko dituen eszenen prestaketari ekin diote. Horretarako Geoparke eremu babestuaren barruan dagoen Itzurun hondartza moldatu dute, eta besteak beste, harrizko horma bat suntsitu izanak herritarren haserrea piztu du (irudian Zumaiako Surf elkarteak antolatuko elkarretaratzea). “Zer ari gara saltzen? Zer galtzeko prest gaude turismoaren izenean?”, galderak hedatu dira egunotan, agintariek herriko ondarea babesteko baino, indarrak multinazionalaren etorrerak turismoari ekarriko dizkion onurak goraipatzeko jarri dituztelakoan.

Argazkia: Jon Arano
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.