Eskubideak denontzat, espetxearen gaitzari aurre egiteko

Preso gaixo orok du eskubidea tratamendurik egokiena jasotzeko, eta gaixotasun sendaezinen kasuan, etxean artatua izateko. Baina euskal presoena da araua berresten duen salbuespena. Hamabi dira buruko gaitzak, minbiziak edo IHESak jotako euskal herritar presoak, etxetik ehunka kilometrotara direnak.  Sakabanaketa, isolamendua eta Espainiako kartzela gehienen bizi-baldintzak ez dira egokiak gaixotasun larri horiek artatzeko. Angelita Burgoak, Ibon Iparragirre presoaren amak, manifestazioaren bezperan adierazi zuen gisan: “Espetxeak berak gaixotu zuen gure semea”. Milaka lagunek injustizia hori salatu zuten urriaren
15ean Donostian.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.