Gainpopulazioa arazo ugari sortzen ari da munduko txoko askotan. Horietako bat da India (1.240 milioi biztanle). Pertsona kopuru erradoi bati, muturreko pobrezia eta hondakinen kudeaketa negargarria gehituz gero, Bhalswa txabolagunea edo ‘slum’aren egoera agertuko zaigu. Delhi hiriko auzorik handienean zabortegi baten magalean bizi dira 150.000 lagun inguru (erroldatuta daudenak). Kamioiek egunero zabortegiko tontorrean uzten dute hiritik ekarritako zaborra eta auzotarrek plastiko, beira eta beste osagai baliagarrien bila aritzen dira zarama artean, bizirauteko. Aberatsen zaborra, txiroen irribarrea. Bizi gaituen sistemaren oximoron ankerra.
Argazkia: David Julia
Testua: Axier Lopez