Belaunaldi berrien txanda

XX. mendeko agintari “handien” azkenak, historiako ezkerreko politikaririk esanguratsuenetakoak agur esan du 94 urterekin. Fidel Castrorekin batera, burujabetza, elkartasuna eta internazionalismoa oinarri, AEBetako inperialismoaren handinahiari aurre egin zion orduko Kubaren ikurra desagertu da, baita munduan boterean denbora luzeen izan den agintaria ere –49 urtez–. Osasun eta hezkuntza sistema publikorik onenetakoak munduan, gosea, etxebizitza falta edo alfabetismoa desagerraraztea –bere inguruko herri guztietan ez bezala– , parekorik izan ez duen aberastasun banaketa, AEBetako blokeoak eragindako galera ekonomiko izugarria gainditu izana… Gauzak “beste” era batean egin daitezkeela erakutsi du Kubak. Baita sozialismoaren gabeziez ohartarazi ere. Galderak mundu osoan aldatzen ari dira. Bestelako kezka, asmo eta arazoak dituzten belaunaldi berriak erantzun berrien bila datoz ate joka, estatu-mugarik ezagutzen ez duen balore kapitalisten erauntsiak baldintzatuta. Kubatarrek, oraingoan ere, “asmatzen” jakin beharko dute.

Argazkia: Josu Trueba Leiva (Bostok Photo)
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.