Bilboko Euskalduna Jauregian urtero egiten den BBVAren Akziodunen Batzarra protesta gune bilakatu zuen BBVAren aurkako Plataformak. Ohi bezala, umorea galdu barik, salatu zituzten etekinak kosta ahala kosta lortzeko “sufrimenduz eta odolez zikindutako negozioak”: Armagintzan diru gehien inbertitzen duen enpresa da BBVA –3.000 milioi euro–; kalte handiko makroproiektuen finantzatzailea da, tartean, Donald Trumpek berraktibatutako Dakota Access olioduktua, AEBetako jatorrizko herriak sumindu dituen proiektua edo Kurdistango Ilisu urtegia, 313 kilometro koadro eta 65.000 bat kurduren herriak urperatu dituena; kontrakoa iragarri arren, BBVAK ehunka etxegabetze egiten jarraitzen du urtero eta, gizartearen sektore handi bat krisialditik atera ezinik egonik ere, 2016an 3.475 milioi euro irabazi zituen BBVAk.
Argazkia: Aritz Loiola
Testua: Axier Lopez