Negu beltzari agur

Gurean bezala munduko txoko askotan egin diote harrera udaberriari. Ez dira gutxi ospakizun haietan erreparatzen diotenak udalehenak inguruko landa, lore eta zuhaitzetan dakarren kolore festari. Holi da horietako bat. Indian du jatorria, eta egun Europako zenbait hiritan ere ospatzen dute. Ilargi betearekin batera,  “koloreak” elkarri botaz ospatzen dute hinduismoaren jarraitzaileek bedatsearen etorrera. Emankortasunaren eta maitasunaren ospakizuna ere deitzen diote. Irudian, Indiako Banke Bihari tenplua.

Argazkia: David Julià
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.