Denborak aurrera egiten du ezinbestean eta berarekin batera gizarteak. Baina denborari eta logikari berari aurre eginez, gotortuta geratzen denik bada, tradizioa ezkutu hartuta. Mundu osoan dira horrelako kasuak, gehienak erlijioarekin lotutakoak eta gehienetan emakumeak jo-puntu dituztenak. Logikaren kontra doan pentsaera horrek gurean Irun eta Hondarribiako alardeetan agertzeko tradizioa du. Urtero emakumeak jaietan parte-hartzea oztopatuz, diskriminazio sexistari maila ofiziala ematen diote, Gipuzkoan agintean diren EAJ eta PSE-EE alderdien babesari esker. Zorionez, logikari urtero eusten dionik bada, inori debekurik ezarri gabe jaiak normaltasunez ospatzeko eta aldarrikatzeko prest kalera ateraz.
Argazkia: Gari Garaialde (Bostok Photo)
Testua: Axier Lopez