Urriaren 9an 50 urte bete dira Ernesto Guevara de la Serna Boliviako La Higuera mendialdeko herrixkan hil zuela Boliviako armadak, AEBetako CIAren laguntzaz. La Higueratik Vallegrandera eraman zuten gorpua. Han Susana Osinaga erizainaren eskutan utzi zuten. “Ez nekien zein zen. Oso zikin zegoen. Garbitu nuen, formola injektatu eta arropaz aldatu nuen. Ondoren kontu handiz garbitokian utzi nuen jendeak ikus zezan. Geroago eskuak moztu zizkioten eta La Paz-era bidali zituzten bere identitatea egiaztatzeko. Egun, jakitun naiz bizi izan nuen une historikoaz”. Lurperatu zuten lekua 28 urtez ezkutuan egon ostean, 1997an Kubako Santa Clarara eraman zituzten munduko iraultzen ikur bilakatu zenaren gorpuzkinak. Irudian, Osinaga, La Higueratik kilometro gutxira daukan dendatxoan, orduko argazkia eskuan duela.
Argazkia: Ura Iturralde Larrañaga
Testua: Axier Lopez