Gaur egun ere asko eta asko harritzen dira Espainiako Estatuan hamaika hizkuntza hitz egiten direla entzutean. Espainiar nazionalismo baztertzailearen urtetako lana ez baita Francoren gauerdiko eztula. Euskaldunok zerbait badakigu horretaz, baina Penintsulako hizkuntza askori izate hutsa bera ere ukatu diote, dialekto gisa aurkeztuz. Horietako kasu esanguratsuenetako bat dugu asturiera. Leon, Zamora eta Asturias artean hitz egiten da haren moldaeraren bat, azken inkestaren arabera Asturiasko herritarren %53 haren ofizialtasunaren alde dago. Asteburuan Uviéun hizkuntzaren alde aspaldi egindako manifestaziorik handiena osatu zuten 30.000 lagunek. Urteetan ukatutakoa lortzeko orain baita garaia.
Argazkia: Iván G. Fernández
Testua: Axier Lopez