Eskuin muturreko España Ciudadana plataformaren deialdiari erantzunez, Espainiako Estatuko txoko askotatik etorritako ehunka lagun elkartu ziren Altsasuko plazan –Foruzaingoa eta Guardia Zibilak gotorleku bilakaturikoa–. Ciudadanos, Vox eta PP alderdiek aukera baliatu dute hauteskunde-kanpaina etengabea elikatzeko. Baina erantzuna masiboa izan da. Milaka lagunek adierazi dute Altsasun ez direla ongietorriak minetik etekin politikoa atera nahi dutenak edo frankismoarekin lotura dutenak. Izan ere, espainiar nazional-katolizismo ultraeskuindarrak adierazteko askatasuna du, bai. Baina protesta, sirena eta kanpai hots artean bada, askoz hobe.
Argazkia: Idoia Zabaleta (Foku)
Testua: Axier Lopez