Utzi Altsasu bakean

Eskuin muturreko España Ciudadana plataformaren deialdiari erantzunez, Espainiako Estatuko txoko askotatik etorritako ehunka lagun elkartu ziren Altsasuko  plazan –Foruzaingoa eta Guardia Zibilak gotorleku bilakaturikoa–. Ciudadanos, Vox eta PP alderdiek aukera baliatu dute hauteskunde-kanpaina etengabea  elikatzeko. Baina erantzuna masiboa izan da. Milaka lagunek adierazi dute Altsasun ez direla ongietorriak minetik etekin politikoa atera nahi dutenak edo  frankismoarekin lotura dutenak. Izan ere, espainiar nazional-katolizismo ultraeskuindarrak adierazteko askatasuna du, bai. Baina protesta, sirena eta kanpai hots artean bada, askoz hobe.

Argazkia: Idoia Zabaleta (Foku)
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.