Ariel, 18 urteko gazte ez binario argentinarra, ohean, hiru hilabete lehenago egindako mastektomia maskulinizatzailearen orbanak agerian. 2012ko genero identitatearen legeari esker egin ahal izan du ebakuntza. Munduan ia parekorik ez du, eta agian horregatik zazpi urte hauetan Eliza Katolikoko hainbat artzapezpikuk eskatu diote presidenteari legea bertan behera uzteko, “naturaren ordenaren eta jainkoaren legearen aurka” egiten duelako. Pederasten sekta horren arabera, gizon baten saihetsak ezarri baitzuen ordena behin betiko.
Argazkia: Gisela Volá / Sub.Coop
Testua: Axier Lopez