10 urtez bizitza bizigarriaren alde

Bizi! mugimenduak hamarkada bete du. Txiki hasitakoa, txikitik eragiten jarraitzen du, baina indartuta. Urteotako hamaika ekimen eta proiektu lekuko. Ekintzetan desobedientziaz eta umorez, eta alternatiben sorkuntzan elkarlanez eta iraunkortasunez. Adibidez, Bizi!-ko militante askoren ekarpena gabe Eusko ez litzateke egun Europan gehien erabiltzen den tokiko moneta. Urtebetetzean ondo merezitako jaia egin dute Baionan, baita igandetan irekita dagoen supermerkatu baten barruan, hobekien dakiten gisan, ospatu ere.

Argazkia: Bizi! mugimendua
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.