G7-aren aurka bestelako mundu baten alde

Munduko zazpi herrialde aberatsenetako ordezkariak Biarritzen bilduko diren egunak geroz eta gertuago daude. Eragile sozial eta sindikalak egun horietarako motorrak berotzen ari dira, horren lekuko asteburuan Hego Euskal Herriko hiriburuetan G7 EZ plataformak eginiko manifestazioak. Eredu sozio-ekonomikoaren aurrean alternatibak badituztela eta Trump eta enparauak Euskal Herrian ez direla ongi etorriak adierazi dute. Ikusi beharko da Euskal Herriko eta Hexagonoko eragileak, elkarlanean, gai diren ekaitz perfektua antolatu eta elite honi ezusteko bat emateko.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Lander Arbelaitz Mitxelena

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.