Abuztuko oporraldiaren akaberarekin batera, eskola eta lantokietako ateak berriz irekitzean, amaitzen da ofizialki askorentzat uda. Landare eta zuhaitzetan baino dendetako erakusleihoetako jantzietan dugu sumatzen kolore aldaketa. Bizitza modernoa omen. Batzuentzat goibel aroa, neguantz edo ihartze delako agian, besteentzat aldiz, udagoien, eder. Edozelan ere goza dezagun mudantza, munduan ez dira asko lau urtaroak osotasunez bizitzeko aukera duten herrialdeak. Klima aldaketak kontrakoa agindu aurretik, bederen.
Argazkia: Ekaitz Zilarmendi
Testua: Axier Lopez