Albo-kalteak gara behe-laino artean

Irailak 18. Qalateko ospitaleko ingurunean. Lehergailuz betetako kamioi batek 39 hildako eta 184 zauritu eragin ditu gaixo, bisitari eta medikuen artean.

Irailak 22. Musa Qalan. Lagun eta senideak autobus eta autoetan doaz ezkontzara. “Lehen munduan” egindako bonba batek zenbaki bilakatu ditu betiko: 40 hildako, 13 zauritu.

Irailak 19. AEBetako Nevadan. Botoia sakatu du militar gazteak. 13.000 bat kilometrora, Wazir Tangiko pinazi zelaietan 30 nekazariren gorputzak mila zati egin dira.

“Aztertzen ari gara ea albo-kalterik izan ote den”, dio nazioarteko koalizioaren eledun Sonny Leggett koronelak. Nazio Batuen Erakundeak dio 2019ko lehen erdian 4.000 zibil hil edo zauritu dituztela Afganistanen.

Argazkia: Parmiz Roma | Alamy
Testua:
Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.