Neurri neoliberalak inposatu nahi izan ditu Nazioarteko Diru Funtsak Ekuadorren. Lenin Moreno agintari txotxongiloak azkar bete zuen agindutakoa. Oraingoan, baina, alfonbra gorriaren partez, jatorrizko herrien bultzadaz, mugimendu sozialen, laborarien eta langileen arteko batasunarekin topo egin dute neurriek eta atzera egitera behartu dituzte. Bolivian Evo Morales boterera heldu aurretik, uraren pribatizazioaren aurka indigenek egindako mobilizazio eta garaipen historikoa gogora ekarri digute. Noiz eta urriaren 13an. 500 urte luzez iraun duen bizitzaren aldeko erresistentziaren lehen egunean. Ospa dezagun lorpena, NDFen aginduei men ez egitea justua, legitimoa eta beharrezkoa baita Ekuadorren, Euskal Herrian eta munduko edozein tokitan.
Argazkia: Fluxus Foto
Testua: Axier Lopez