Biolentziarik gabe?

Libanon milaka lagun kalean dira “gobernuaren ustelkeriaz nazkatuta”. Ume, heldu eta adinekoen manifestazioak tartekatu dira gazteen barrikaden suarekin. Gobernuaren barruko zatiketa eragin dute.

Turkiak, nazioarteko legedia bortxatuz, beste herrialde bat inbaditu du eta herritarrak bonbardatu. Gutxienez, 120 lagun hil dituzte. Kurduek eta siriarrek aurre egin diete armak hartuta. Su-etena dago orain.

Ekuador. Zortzi hildako, 1.192 atxilotu eta 2.000 bat zauritu ke arteko hamaika egunen ostean. Istiluak piztu dituen dekretua atzera bota behar izan du gobernuak.

Txilen larrialdi egoera ezarri dute asteburuan. Poliziek eta militarrek 15 lagun hil dituzte eta 1.500 bat lagun atxilotu azken egunotan egunetan. Metro-txartelaren prezioaren igoera dela-eta kalera atera dira herritarrak, asko harriak eta sua lagun. Piñera presidenteak neurria indargabetu du.

Politikoki zuzenak diosku biolentzia ez dela bidea. Egunerokoak kontrakoa agintzen du ordea. Indarkeriaren gainean eraikita dago gizartea, eta biolentziak, gustatu ala ez, jarraitzen du status quoa betikotzeko arma politikorik erabilgarriena. Baita Katalunian eta Euskal Herrian ere.

Argazkia: Marwan Naamani / Alamy
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

  1. Egiturazko bortxa horri bestelako bideez erantzuten asmatzean datza gakoa, gure xede zilegiak bortxa gehiagoz lohitu gabe.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.