Lurraren aldeko bost ekintzailek euren buruak Labraza (Araba) makroproiektu eolikora lotu zituzten ostiralean eta eraikitze lanak geldiarazi. Iberdrolak (%60) eta Energiaren Euskal Erakundeak (%40) osatutako Aixeindar SA enpresak 200 metroko zortzi haize errota jarri nahi ditu Labrazatik kilometro eskasera, hau da, Erdi Aroko Kultura Ondarea delako teilatuetan eguzki plakarik jarri ezin den hiribilduaren lurretan. “Iberdrola, mendietatik kapora!” oihu egin zuten ekintzaileek. Labrazan herritarrak eta tokiko erakundeak proiektuaren kontra agertu dira eta aurkakotasun hori maiatzaren 23an Gasteizen Euskal Herria Bizirik sareak antolatu duen manifestazioan erakutsiko dute.
Testua: Estitxu Eizagirre
Argazkia: Manex Moreno


