Itsuen munduan

Banksy artista ezagunaren azken ekintza izan da azken asteotan, gerra baten omenezko izena daraman Londreseko Waterloo plaza ezagunean. XIX. mendeko britaniar inperialismoa eta militarismoaren gorazarrerako diseinatutako eremu horretan kritika zorrotza paratu du, nazionalismo faxistaren eta haren gerren berpizte orokorraren aurrean. Paparra puztuta, harro helduta daraman banderak aurpegia estalita duelako, idulkitik erortzear da gizona. Handik egun gutxira, trajedun itsu horren aldekoek pasada ederra eman dute azken hauteskundeetan. Nigel Farageren eskuin muturra garaile han eta hemen, salbu eta, hara zer kausalitatea, zapaldutako herrietan: Galesen eta Eskozian –eta aurretik Ipar Irlandan–, independentisten pozerako.

Argazkia: PA Media
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.