Gazako Zerrendan lau palestinarretik hiru pobrezian bizi da. Milioi bat pertsonek osatzen dute munduko kartzelarik handiena eta horietatik 400.000 umeak dira. 2006an Israelek ezarritako blokeoa; 2008, 2012 eta 2014an gazatarren aurkako gerra irekiak eta nazioarteko komunitatearen konplizitate isila dira errudun zuzenak, baita indar politiko palestinarren ustelkeria eta zatiketa ere.
Munduan langabezia tasarik handiena du Gazak; baina baita egunerokoan erresistentziarako gaitasun aparta ere. Irudian: Alaba bainatzen, 2014ko gerran Israelgo armadak bonbaz suntsitutako etxearen parean.
Argazkia: Mohammed Zaanoun / Activestills
Testua: Axier Lopez