Bost mende eta gero deskolonizazioak aurrera darrai

Kolonialismo politiko eta ekonomikoari sinbolikoa gehitu behar diogu ezinbestean. XXI mendean ere, konkista eta kolonialismoa munduan barrena hedatzen aritu ziren mertzenario, itsasgizon eta militarrak goratzen jarraitzen dugu lehen mundua delakoan –Euskal Herritik atera gabe–. Estatuak, kaleak, plazak, eraikin publikoak… haien omenez josita ditugu bazterrak.

Zorionez, konkisten onurak baino, menpeko izatea suertatu zaien herri eta gorputzetatik dena ezberdin sentitzen da. Horietako batzuk dira maputxeak. Inperialismoa haien lurretara heldu zen lehen unetik aurre egin dion herria. Ia 500 urtez. Irudian: Pedro de Valdivia konkistatzaile espainiarraren omenezko estatua eraitsia, Wallmapuko Temuco hirian.

Argazkia: Camilo Tapia
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.