Urtebete su-etenik gabe

Erregaien prezioen igoera orokorrak piztu zuen askoren sumina 2018ko azaroaren 17an Frantziako Estatu osoan. Eliteek eliteentzat egindako politikaren erakusgarri ezarri zuten gobernuaren dekretu hori. Emmanuel Macronek ezin hobeto gorpuzten duelako, aditzaren esanahi osoz, europar neoliberalismoa. Eta Jaka Horiak dira aldiz, murrizketen mende honen hasieran pizten ari diren borroka sozialen erakusgarri nagusietako bat. Bat-bateko oldarraldia, zuzendaritza argirik gabea, garraiobideen mozketa oinarri duena eta biolentziaren monopolioa Estatuarena dela dioen ideia ezbaian jartzen duena. Bidean milaka eta milaka zauritu eta atxilotu, 3.100 zigortu eta horietatik 600 bat espetxe zigor eta 11 laguni bizitza kendu die Poliziak. Eta halere, asteburuero-asteburuero, 52 astez izan dira kalean, errepidean, barrikadan. Jaka Horien garaipena, momentuz, kulturala da, elite burgesen nahietara moldatutako botereak iradokitzen duenaren gainetik.

Argazkia: Alamy
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.