“Zaborren gatazka” deitu zioten eskuineko alderdi eta hedabideek zero zabor sortzea asmo zuen bideari Gipuzkoan. Eta hara non, zaborra ke toxiko edo mendi bihurtzen txapeldun den Bizkaian, lehertu da gaia. Bi langile hil ditu kontrol zorrotzik gabe zarama “alfonbra azpian” pilatzeak –13 langile hil dira jada 2020ko 41 egunetan–. Lan-baldintza eta segurtasun neurri eskasak kostuak murrizteko, sare klientelarren araberako lizentzia partiketak, ingurumen irizpide betegabeak… Zaldibar beste orban bat bilaka daiteke “euskal oasi” gardenaren zerrendan: Victor Bravo, De Miguel, Epsilon, Montai, Dennokinn, Bakio, Pinosolo, Balentziaga, Pasaia, Osakidetza, Marguello, Juan Luis Pagaldai, Zubiaurre, Hiriko…
Testua: Axier Lopez
Argazkia: Luis Jauregialtzo – Foku
Oso hausnarketa ona!
Asko gustatu zaitu nola lotu dituen Axier Lopezek hondakinen kudeaketa (edo kudeaketa-falta), eta gurean dugun ustelkeria.
Egia da ez dago oasirik, ezta euskal paradisuriik ere….Ala bakar batzuentzat bai?
PNVren sistema isiltasunaren eta ezkututaren oinarritutak daude.
Gizartea esnatu behar da!!