Mugarri

“Greba honen alderik politena da jubilatuokin batera gazteak, feministak, sindikalistak-eta elkartu izana”, aipatu zuen pentsiodunen mugimenduko ordezkariak Zumaiako manifestazio amaieran. Mugarri polita izan da U30 greba zentzu horretan. “Sektorial” etiketa malapartatua gainetik kendu eta kalearen erdigunea hartu du aldarrikapen askok. Berriz ere praktikan erakutsiz, askoren arteko amalgamak lanbrotu baino aberastu egiten duela kapitalismoarekiko alternatiba.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.