Nahasmena piztu, goikoen hitzarekiko dependentzia sortu, klase arrakala handitu eta igoalen arteko mesfidantza landu. Esan dezagun argi, izurriteari aurre egiteko alarma-egoeraren bitartez erakutsitako autoritarismoak ez du osasun justifikaziorik. Laborategi ekonomiko, sozial eta politiko baten erdian gaude, gure etorkizun hurbilaz gain ondorengoa ere marrazteko balioko duena. Dena ez da berdina izango. Krisi orotan bezala, arriskuekin batera datoz aukerak. Batzuek diote “normaltasunera” itzuliko garela. Baina, zuk, “normaltasunera” itzuli nahi al duzu?
Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez