Kalera, kalera!

Aldi baterako espetxe bihurtu digute etxea. Haur eta nerabeentzat 43 gau eta egun, lau pareta artean. Munduan ia parekorik ez duen neurri gogorra, bere burua “ezkertiartzat” aurkezten duen gobernu baten eskutik. Mende honetan izan dugun froga gordinena, erakusteko gizarteko sektorerik kalteberenetako bat –edadetuekin batera, besteak beste– zergatik den bigarren mailako erabaki garrantzitsuenetan. Pertsona objektu bihurtuta, behar eta eskubiderik gabe, helduzentrismoaren periferian. Behin onartu dugu, baita askok justifikatu ere, ea hurrengoan (spoiler: hau ez da azken pandemia izango) ez ditugun gutxiengoak atzera ere gutxiesten “denon” hobe beharraren izenean.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.