Postureoa

Pasa den astean espainiarren errege emerituaren erretratua etorri zen bidetik alde egin du Nafarroako Parlamentuko Gobernu Gelatik. Arrazoia? Mekara doan AHTren eraikuntza lanen truke zakuratu dituen komisio ilegalak. Navarra Sumakoak izan ezik, denak ados. Bai, PSN barne. Baina palazioko bizizalea iker dezaten eskatzea, hori ez. Hori, Espainiako alderdi “sozialista” eta “errepublikar” batentzat urrunegi joatea litzateke. Faxista batek Juan Carlos estatuburu izendatu ostean, PSOE izan da hamarkadetan, X jauna buru, helduleku nagusia Errege Etxeko bizkarroiek esku zabalka lapurtzen jarrai zezaten. Baita gaur egun ere. Espainiaren egonkortasunaren izenean.

Argazkia: Jesús Diges
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.