Eskubidea?

Etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea unibertsala da eta hala jasota dago Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluan. Errealitatea ordea, oso bestelakoa da eta negozioa pertsonen oinarrizko beharren gainetik dago. Hona adibide bat. Bartzelonan, hamar familiak martxoaren 8an okupatu zuten eraikitzaile baten blokea eta 25ean kaleratu egin zituzten. Familietako batek bi seme-alaba ditu eta irudikoa horietako bat da. Haurra atarian zain, familiak bere gauzak –arropa, gehienbat– ateratzen dituen bitartean.

Argazkia: Pau Venteo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.