Igor Gonzalez Solak 15 urte egin zituen Espainiak ezagun egin dituen baldintza negargarrietan, bere gertukoengandik oso urrun. Eta indarrean den legeak dioenaren arabera kalean behar luke. Bizirik. Baina beste preso bat hil da estatuaren ardurapean. Estatuak, ordea, ardura bakarra erakutsi du: bere zaintzapeko pertsonen heriotza ezkutatzea, bere balizko erantzukizuna ukatzea, edo bestela, biktima eta senideak mespretxatzea. Espetxea arma da. Bergizarteratzearen asmoa aspaldi dute sakabanatu. Mendeku eta zigorrerako tresna. Bere buruaz beste egin behar duen bakarra kartzela sistemaren logika maltzur eta zitala da. Mont-de-Marsanen, Puerto de Santa Marian edota Martutenen.
Argazkia: Aritz Loiola / Foku
Testua: Axier Lopez