Lagunekin bai

Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeko kideek, beren gorputzak indar polizialen aurrean jarrita, lortu dute 69 urteko emakume batek bizitzeko alternatiba duinik gabe ez geratzea. Gezurra dirudi, 2020an, oraindik ere horrelako irudiak ikustea. Egoerarik larrienean direnak babestu beharrean instituzio publikoek, kasu honetan nagusiki Bilboko Udalak, indarkeriaren bidea aukeratzea ez da ulergarria. Alokairua hainbat hilabetez ezin ordaintzea ez baitago etxebizitza eskubidearen gainetik.

Argazkia: Ecuador Etxea
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.