Politikoki zuzena izateak behartzen zaitu onartzera osasuna eta hezkuntza, besteak beste, zure politiketan lehentasun direla. Sutan jartzen probatzen da eltzea, ordea. Pandemia etorri denetik, ospitale eta ikastetxeetako langileak aspaldi datozen gabeziez mintzo dira. Haserre. Asteotan lehen mailako arreta eta Osakidetzako ospitaleetan greba egiten ari dira EAEn. Eta ordezkaritza duten sindikatu guztiak batuta ikustea ez da egunero gertatzen. Osasuna lehentasuna izatea hitzetan ezezik zenbakitan ere islatu behar da. Eta, gaur gaurkoz, datuek diote 32 ospitale eraiki daitezkeela AHT Gasteizen sartzeko lanen kostuarekin.
Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez