Beldurgarria

Beldurgarria ez da Gau Beltzaren janzkera, Euskal Herriko zahar etxeetan gertatzen ari dena baizik. Maite duzuna zoologikoan gatibu balego bezala ikustea. “Adineko pertsonen eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen”, adierazi dute asteburuan Hego Euskal Herriko 70 herri baino gehiagotan egindako manifestazioetan. Pandemia garaian, egoitzak isolamendu zentro bihurtu direla salatu dute. Irudian, biloba mozorrotuta Iruñeko erresidentzia batean konfinatuta dagoen amona bisitatzen. Distantzia gordeta eta hesi batek bereizita.

Argazkia: Unai Beroiz
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.