Garbitzea ez da inoiz esker oneko lana izan, ez etxean ezta titanioaren edo turisten argipean ere. Horren frogarako ia hilabetez, irribarea galdu gabe, greban ari diren Bilboko Guggenheim Museoko 19 garbitzaileak. Bizkaiko “turismoaren eta izen onaren” ikurra prekarietateak eta soldata arrakalak zikinduta dago. Horiek ere Urdaibaira esportatzeko modukoak izango al dira?
Argazkia: Monika del Valle / Foku
Testua: Axier Lopez