Inoiz mundu honetatik kanpoko norbait gurera etorri eta ikusiko balu gure artean zaintzea prekarietatearen eta, batzuetan, esklabutzaren pareko baldintzen sinonimo dela, zer pentsatuko luke gizakiaz? Denok behar izan dugu eta beharko dugu norbait gu zaintzeko. Baina zaintza behar duena zaindu nahi ez, eta gainera soldatapeko zaintzailea –emakumea eta arrazializatua gehienetan– ere ez dugu zaintzen. Zorionez, inoren zain egon gabe, alternatiba abiatu dute etxeko langileek: antolaketa, zaintza eta borroka.
Argazkia: Marisol Ramirez / Foku
Testua: Axier Lopez