Begirada

Herrialdea 20 urtez okupatu eta odolustu duten Mendebaldeko gobernuek emakumeen erabateko zapalketa aukeratu dute talibanak zeinen gaiztoak diren munduari erakusteko. Eta horri erantzunez, talibanek nazioarteko prentsarentzat prestatutako antzezlana egin dute Kabulgo Hezkuntza unibertsitatean; Lege Islamikoaren araberako bizimoduari “emakumeen babesa” erakusteko. Izaera, izana eta generoa bera deuseztatzen dituen janzkerarekin inor emakume eta gizonen arteko segregazioari babesa ematea bitxi egiten zaigu. Baina are kezkagarriago beharko luke, Afganistan ‘etsaian’ hiyaba opresio gisa erakustea eta Qatar diktadura ‘lagunean’ kultura-bereizgarritzat saltzea.

Argazkia: Juan Carlos
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.