Rodolfo Martín Villa auzipetu egin du Argentinako justiziak, gizateriaren kontrako krimenak egiteagatik. Biktimen elkarteek nabarmendu dute María Servini epailearen 970 orrialdeko autoa oso zehatza dela preskribatzen ez duen delitua egozteko. Bide luzea geratzen da Espainiako ministro ohia akusatuen eserlekuan ikusteko, asko baitago jokoan, frankismoaren aparatu errepresiboak ondoren ere jarraitu zuela erakustea, besteak beste. Baina pauso garrantzitsua da, eta San Ferminak 78 Gogoan ekimenak topa eginez ospatu nahi izan du Iruñean, German Rodríguezen oroitarriaren ondoan.
Argazkia: Endika Portillo / Foku
Testua: Urko Apaolaza