Dena da berde

Historiako argindarrik garestiena eskaintzen duen enpresa berdea da, nuklearren alde egin bitartean. Etxegabetze gehien egin duen bankuaren lelo nagusia da “munduko abantaila guztiak eskura zuretzat”. Eta janari azkar bezain txarra eskaintzen duen munduko markarik ezagunenak “bertoko elikagai eta ekoizleen alde” egiten du, nahiz eta zenbait kalkuluen arabera, Espainiako Estatuan saltzen duten hanburgesen osagaiek batez beste 6.000 kilometro baino gehiago bidaiatu dituzte. Irudian, multinazionalak babestutako lekale zelai bat Sorian (Gaztela).

Irudia: Alvaro Minguito
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

  1. Zuriketa berdea 2021-11-08 at 9:31

    Badaude beste adibide asko eta asko: Euskal herria txikitzen ari den AHTa esate baterako; berdea, jasangarria, ekologikoa,…
    Zuriketa berdea! Gutxi batzuen interesen mesedetan.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.