Argazki hau zenbat aldiz dugu ikusi? 2002koa izan zitekeen, Prestigek isuritako 77.000 tona erregai astunak belztutako Galizako edo Euskal Herriko kostaldekoa. 20 urte geroago, gauzak ez dira larregi aldatu, antza. Baina lehen eta orain lezioa ondo ikasita dutenak, ordea, multinazionalak dira. “Hondartza garbitzen lagunduko dugu, asko sentitzen dugu, ez dugu berriro egingo”. Eta kito, lan egitera berriz. Prestigerena ekaitzak eragin zuelako, eta tsunamiak Peruko Repsolena. Fini. Itsasoari, animaliei eta kostaldeari egindako kalte izugarria, garbiketaren dirutza, hondartza garbitzen duten langile eta boluntarioen osasuna… Horiek albo kalteak dira. Txapapotearen ruleta makabroak seinalatuko duen hurrengoaren zain.
Argazkia: P. Olivares / Reuters
Testua: Axier Lopez