Makro

“Errentagarritasun handiena, kosturik txikienean”. Hori da makroetxaldeen lelo nagusia. Kostua bizitza bera da. Jaiotzetik hil arte, dozenaka milaka bizidun gatibu eta pilatuta. Fabriketan azkoinak sortzearen pare hartuta, ez dira nor, zer baizik. Horregatik deitzen diote “abelazkuntza industriala”. Planeta honetan bizi garen guztion osasunaren aurkako eredu suntsitzailea. Pandemia izan omen da gobernuen ardura handiena, baina genetikoki oso antzekoak diren milaka norbanako pilatuta edukitzea askotariko birusak zabaltzeko ingurune egokiak direla jakin arren, makroetxaldeek hedatzen jarraitzen dute, 5.200 behi dituen Nafarroako Kaparrosokoa kasu. Irudian: Gaztelako Iscar-en 133.000 oilo hil dituzte pasa den astean. Zonalde hartan 10 kilometro koadroan 1.114.120 hegazti gatibu dauzkate makroetxaldeetan.

Argazkia: Pedro Armestre / Greenpeace
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.