Ion, Jakes, Unai

Preso eta iheslari politiko guztien itzulera aldarrikatu dute berrehun bat lagunek ostiralean Frantziako Estatuak Baionan duen egoitzan. Bakegileek eta Bake Bideak deiturik, zenbait kide teilatura igo dira eta beste batzuek beso eta lepoak kateatu dituzte. Parisetik ez dela keinurik ikusten salatu dute, eta fokua gatazkaren ondorio krudelenetako batean jarri dute bereziki: Ion Parot (71 urte) eta Unai Parot (64 urte) anaiek eta Jakes Esnalek (71 urte) 32 urte daramatzate espetxean. Kondenen aplikaziorako epaileek baldintzapeko askatasuna onartu diete, baina ministerio publikoa da horri uko egin eta bizi arteko espetxe zigorra ezartzen ari dena.

Argazkia: Jagoba Manterola – Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.