Triste eta ederra

Lehen begiratuan Euskal Herriko irudi bat izan liteke. Mozorroek kalean eragin dituzten egoera surrealista horietako bat. Baina segituan jabetuko gara irririk ez dagoela gobernuak herritarrei banatutako arma lepoan zintzilik duenaren bisaian. Asteburuan munduaren zati handi bat ihauterietan murgildu da, jai kolektiboen pozak pandemiaren murrizketak ordezkatu ditu. Baina, tamalez, munduko beste zati askotan, Etiopian, Yemenen edo Ukrainan kasu, bonbak besterik ez dira izan kalean. Bizitza triste eta ederra zioen Joxe Ripiauk. Irudian: Kieveko herritar armatu bat, bonbek kaltetutako etxebizitza batetik ateratako katua eta arraina eskuetan.

Argazkia: Mikhail Palinchak / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.