“Euskal Oasian” politikoki zuzenak agintzen du agintarien diskurtsoan: berdintasuna, elkarbizitza, “Euskadi, auzolana”, tokikotasuna, parte-hartzea… Baina praktika hitzetatik oso bestelakoa da, batez ere estrategiko jotzen duten proiektuetan. Kontrakotasun minimorik agertuz gero, inposaketa da nagusi. AHT horren erakusgarri. Orain, gainera, jasangarritasun eta ingurumen sailburuaren abizena daraman lege bat ezarri dute EAJk eta PSEk, zeinak ahalbidetzen dien, galdetu ere egin gabe, boteredunen “estrategikotasuna” inposatzea tokian tokiko herritarren, udalen eta mugimenduen nahiaren gainetik. Irudian, Araba bizirik Tapia Legearen aurka asteburuan egindako mobilizazioa Gasteizen.
Argazkia: Endika Portillo | Foku
Testua: Axier Lopez