Posea

Ukrainako gerrako preso batzuen larruetan Hitlerren aipuak, gamma-gurutzeak edo runa faxistak ikusteak ez du oso leku onean utzi Azovstaleko “erresistentzia heroikoa”. Setioaren lau asteotan ia zuzenean bizi izan dugu talde paramiliar neonazi baten zuriketa. Han gertatzen ari zenaren berri emateko iturri nagusi gisa ere erabili izan du Mendebaldeko propaganda-makineriak. Berbarako, argazki hau bera: Azovetik AP agentziara. Bien bitartean, militarismoak aurrera darrai. Mendebaldeak arma eta finantzaketa fluxu etengabeak elikatzen jarraitzen du Ukrainako “gerra, amaierara arte” jarrera, eta Errusiak Ukraina hego-ekialdeko okupazio militarrari eusten dio. Hasieratik saihestu behar zen gerra luzatuko duten jarrerak dira. Heriotza, suntsiketa eta errefuxiatu gehiago sortzeko bakarrik baliagarria den guda.

Argazkia: Dmytro Kozatskyi / Azov Batailoia / AP
Testua: Axier Lopez

View All

6 Comments

  1. Gai eztabaidatsua da. Defendatzeko eskubidea ez duzu aipatzen. Gernika bonbardatu zuten hegazkin lasai-lasai etorri ziren Burgosetik.

    Erantzun

  2. Bai, Tomas. Hala da, baina defenditzeko eskubideaz baino neofaxismoaren zuriketaz eta militarismoaren gorakadaz ari nintzen testu labur hortan. Defenditzeko era asko dago, eta pentsatu nahi dut logika militarr hutsetik kanpo egin daitekeela, nahiz eta errealitateak kontrakoa erakutsi.

    Erantzun

  3. Nik Gernikakoa aipatu nuen eta neure artean konparatu izan ditut: Ukrainarrek laguntza militarra izan dute inbasioaren aurrean, errepublikarrek ez, edo ez nahiko. hor ibili ziren gure arteko makina bat boluntario, borondate askorekin eta arma gutxirekin. Zer gertatuko zen laguntza on bat izan balute? Frantziak eta Ingalaterrak begiak itxi zituzten eta laguntza ukatu (haien artean faxismoak indar handia zuela irakurri izan duti).
    Zoritxarrez logika militarraren eraginpean gaude, milaka urte daramatzagu horrela, eta epe motzera zail ikusten ditut beste bideak.
    Dena den, ados neofaxismoaren zuriketaren eta militarismoaren gorakadaren aurka egin behar dugula. Gero eta gertuago dauzkagu.

    Erantzun

  4. Deustuarra 2022-05-24 at 11:20

    Bai. Baliteke defendatzaile horien artean neonaziak eta ultraeskuindarrak egotea baina nik uste dut horien eragina exajeratu egin dela iturri batzuetatik ( Errusiar propagandatik bereziki) eta batzuk irentsi dutela bete betean inolako jarrera kritikorik gabe.
    Bestalde esan behar halakoak Europa ia Parlamentu guztietan daudela (eusko legebiltzarrean barne) baina ez dutela ordezkaritzarik Ukrainakoan.
    Amaitzeko , esan behar bitxia dela zeinen gutxitan aipatzen den leku batzuetan Errusiarekin dabiltzan talde batzuen ideología nazi eta supremazista : Wagner , Movimiento Imperial Ruso eta abar luzea.

    Erantzun

  5. Tira, “baliteke” hori, nire ustez badira. Asko eta deklaratuak. Besteak beste, haiek, Azovekoak nagusiki, ez dutelako hori ezkutatzen.

    Tamaina edo eragina exajeratu… gerra mediatiko batean oso litekeena da. Baina gehiago ala gutxiago izanik ere, “demokrazia defendatzen dutenen” zuriketa da kezkagarriena. Gerra infantilizatu eta onak eta txarren arteko dema bilakatu dute, eta onak direnei ezin zaienez grisik atera, neofaxistak ere kabida dute horretan.

    Eta ez, nire ustez, Ukrainako Azov-eko jendeaz hitz egiten den aldiro ez dago zertan “Errusian ere halakoak daude” esan beharrik, norberaren ustezko partzialtasuna saihesteko. Aldea da errusiarrak filmaren gaiztoak direnez, inor (gure inguruko hedabide hegemonikoez ari naiz) ez delako Errusiako ultraeskuindar antolatuen –edo Kadyroven txetxeniar fundamentalistak– defentsan edo zuriketan aritzen. Baina ukrainarrak filmaren protagonista onak direnez, bai, eta sarri gainera.

    Logika militarrak eskatzen du mundua zuri eta beltz, on eta txar gisa aurkeztea. Umeentzako filma balitz bezala. Baina errealitatea hortik oso urrun dago.

    Milesker ekarpenagatik!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.