Azken hamarkadetan munduan barna barreiatu dira klase politikoaren aurkako protesta herritarrak. Espainiako Estatuan kasta deitu izan dioten horren aurka –lehen, orain gobernukide esaten diote–. Bada, elite politiko horren aurkako gune beroetako bat Sri Lankan dago egun. 50 egunetik gora daramatzate kalean presidentearen eta haren gobernuaren dimisioa eskatuz, herrialdea krisi ekonomiko eta politiko gorrian dagoela. Erantzun ofiziala, momentuz, ohikoa izan da: poliziak eta militarrak. Igandean, Gotabaya Rajapaksa presidentearen egoitza ofizialera doan errepidean poliziak ezarritako burdinazko barrikadak bota dituzte milaka ikasleek.
Argazkia: S. Kodikara – AFP
Testua: Axier Lopez