Ukrainako gerrak 100 eguneko muga gainditu du. Azken asteotan Donbass eta Krimea iparraldeko lurretara “mugatu” da guda. Herrialdearen gehiengoan bonba hotsak isildu dira eta horrekin batera haien inguruko albisteen presentzia apaldu. Politikoki zuzenak diosku biolentzia ezin dela normaltzat jo, ezin garela ohitu. Baina interes politiko eta ekonomikoen araberako mailaketa makabro baten ondorioz, gerra bakar batek munduan barrena piztuta egon diren eta dauden beste gatazka armatu guztiak estali dituen bezalaxe, prozesu bera gertatzen hasi da Ukrainan eta Donbassen. Gerra beste albiste bat gehiago da. Argazkia, Buchan apirilaren 2an.
Argazkia: V. Ghirda / AP
Testua: Axier Lopez