Napalm girl

Duela 50 urte, 1972ko ekainaren 8an, AEBetako armadak napalm bonbez eraso egin zion Vietnamgo Trang Gang herriari. Phan Thi Kim Phuc, 9 urtekoa, korrika doa errepidean ihesi, izua hezurretaraino sartuta duten herriko beste ume batzuekin batera. Bere arropa errauts bihurturik eta lepoa, bizkarra eta ezkerreko besoa sutan dauzka. APko argazkilari gazte batek, Nick Ut vietnamdarrak, une hori bilakatu zuen XX. mendeko gerra inperialisten aurkako ikur. ‘Gerrako terrorea’ jarri zion izena. Bereziki krudela izan zen guda luze hori, baita herrien autodeterminazioaren aurkako kolperik gogorrenetako bat ere. Milioika biktima eta ingurumen-kalte ikaragarria eragin zituen, baina AEBei eragindako porrotak ezbaian jarri zuen munduan barrena gobernuak eta herrialdeak nahieran egiteko eta desegiteko yankiek zuten zigorgabetasuna –gaur egunera arte heldu dena–. Irudian, Kanadan –asilo politikoa eskatu zuen han– bizi den Kim Phuc, haren argazki ezagunaren aurrean.

Argazkia: Robin Van Lonkhuijsen – AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.