Berpizkundea

Gizonek gerraz hitz egiten duten bitartean, –Madrilgo NATOren bilkuran izandako 32 agintarietatik, lau baino ez dira emakumeak– prentsarako hautatutako tokietan posatzen dute emazteek. Alde “atsegina” behar du arrazakeriaren, militarizazioaren eta inflazioaren goi-bilerak eta berdin zaie Salamanca auzo burgesean erosketak egitea militarrez lagunduta edo Gernika bonbardatzea agindu zuen diktadoreak berrezarri zuen monarkia anfitrioi hartuta, gerren aurkako munduko ikonoaren aurrean paratzea. Lotsagorritu gabe, natural, egiten dute, haien senarrek mila milioika lagun –Txina kasu– “mehatxu” direla idatzi duten gisa berean. Ez dute haien klasismoa ezkutatzen. Aurpegira botatzen digute. Ongi etorri NATOren “berpizkundera”.

Argazkia: Jose Jimenez – Reuters bidez
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.